XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Katea honetan, izaki bizidunek gai inorganikoa erabiltzen dute.

Nondik dator gai inorganiko hori? eta gai organikoa?.

2. Zein energi iturri erabiltzen dute: a) ekoizleek.

b) kontsumitzaileek.

d) deskonposatzaileek.

3. Nolako ondorioak ekarriko lizkioke ekosistemari ekoizleen desagertzeak?.

4. Zeintzu izakik egiten dute gai organikoaren mineralizazioa?.

5. Nolako ondorioak ekarriko lizkioke ekosistemari deskonposatzaileen desagertzeak?.

6. Nolako ondorioak ekarriko lizkioke ekosistemari kontsumitzaileen desagertzeak?.

7. Materiaren eraldaketari begiratuz, zeintzu izaki bizidun dira garrantzitsuenak? Azal ezazu erantzuna arrazonatuz.

8. Zergatik da ziklikoa ekosistema bateko materiaren zirkulazioa?.

5.3. ENERGI FLUXUA. 900.000 kaloria / 900.760 kal. / galera / landarea 900 kal. / arnasketan galdutako beroa / belarjalea 90 kal. / haragijalea 9 / deskonposatzaileak 9,01 kal / energia pilatua edo galdua / ekosistema asmatu bateko energi fluxuaren diagrama kal / cmampsup2; / urte.

1. Ekosistemara heltzen den energiatik, zein portzentaia zurgatzen dute landareek?.

2. Landareek zurgatzen duten energia guztia ez da belarjaleengana transferitzen.

Zergatik?.

3. Belarjaleek zurgatzen duten energiatik, zein portzentaia transferitzen da haragijaleengana?.

4. Zeintzu izaki bizidunek galtzen dute energi portzentaiarik handiena arnasketan, landareek ala haragijaleek? Zergatik?.